F-droid instalatu daitekeen Android plataformarako aplikazio librearen katalogo bat da. F-Droid bezeroari eske erreza da hauek arakatzea, instalatzea eta eguneraketen jarraipena egitea zure gailuan. F-Droid-ekin bateragarriak diren biltegietara konektatzen da. Lehenetsitako biltegia f-droid.org da, eta egiaztatutako software librea besterik ez dauka. Android berez irekia da, Non nahitik APK fitxategiak instalatzea baimentzen du alegia, baina arrazoi ugari daude F-Droid zure software librearentzako aplikazio kudeatzaile gisa erabiltzeko: * Eguneraketen jakinarazpenak jaso * Aukeran eguneraketak automatikoki deskargatu eta instalatu * Bertsio zaharren eta beta bertsioen jarraipena egin * Gailuarekin bateragarriak ez diren aplikazioak iragazi * Aplikazioak kategoriaren arabera eta bilaketen arabera aurkitu * Dohaintzak egiteko URLak * Segurtasuna zaintzea biltegiaren indizearen sinadurak eta APK fitxategien hash.a egiaztatuz